Taldea
Amorotokoa da, eta sukaldaritzan lan egin duen familia baten hirugarren belaunaldia da. Izan ere, bere amamak Oletako Ibaigane jatetxea sortu zuen.
Maguregik Leioako ostalaritza eskolan ikasketak egin zituen, eta gozotegi batean eta Kanarian eta Mallorcan dauden euskal jatetxeetan hasi zen lanean.
Ia 30 urteko eskarmentuarekin, Koldo Lasarekin sua partekatu du “eskerrak eman nahi dizkiot sukalderaino sarrarazi ninduelako”, eta baita ere Martin Berasategi eta Ignacio Muguruzarekin.
Beitia Barrirekin bere sustraietara itzuli da. Bertan “Ibaiganen aurki daitekeen sukaldaritza” eskainiko du, “baina nortasun propioarekin”.
Beitia Barriko maitrea izateaz gain, jantokiko langileen, erreserben eta ardo dastaketaren arduraduna da Rosas herriko girondarra.
Ostalaritza Zerbitzuetan Goi Mailako Graduarekin, jantokian eskarmentua dauka, zerbitzari eta sommelier bezala. Nabarmentzekoak dira El Bulli jatetxean emandako hiru sasoiak, eta Michelin izarra duten hoteletan egindako lana.
Denbora honetan ardoa mahairatzen eta aurkezten, bezeroei emandako tratua eta profesional baten betebeharra balioztatzen ikasi du. “Jendeak bilatzen duena xehetasun guztiak zaintzea eta janariaz disfrutatzea da”.
Aitor Maguregi
Chef

Aitor Maguregi

Chef

Xavi
Gualde
Maître

Xavi
Gualde

Maître

© 2014 Beitia Barri
Aviso legal | Lege oharra
diseño: durangon.com | Skygo

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies